Mundua -

Bortxaketak Sambisan

Boko Haramen atzaparretatik askatutako 200 bat neskato haurdun daude

Sambisako basoan, iragan astean, askatutako neskato “asko” umedun daudela baieztatu du NBEko Biztanleria Funtsak (FPNU).

Iragan astean, Sambisa basoan, askatutako emakumeak eta neskatoak. Argazkia: EFE
Iragan astean, Sambisa basoan, askatutako emakumeak eta neskatoak. Argazkia: EFE
Iragan astean, Sambisa basoan, askatutako emakumeak eta neskatoak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Armadak iragan astean, Sambisako basoan, Boko Haram talde terroristaren atzaparretatik askatu zituen 200 neskato baino gehiago haurdun daude.

Sambisako basoan, Bornoko estatuan, iragan astean, askatutako neskato ?asko? umedun daudela baieztatu du NBEko Biztanleria Funtsak (FPNU).

2014an, Nigeriako ipar-ekialdean, 16.000 haurdunaldi baino gehiago artatu zituztela azaldu du Babatunde Osotimehin FPNUko zuzendariak Laosen (Nigeria). Boko Haramek eraso gehienak eskualde horretan egiten ditu.

Boko Haramek bortxatu dituen neskatoak artatzeko talde bat martxan jarri du FPNUk, Osotimehinek azaldu duenez; izan ere, bahiketa bukatu eta gero trauma larri bati aurre egin behar diote emakumeek.

Infernua

Bahiketa luzea izan denez, neskato gehienek birgizarteratzeko laguntza berezia behar dutela azpimarratu du Osotimehinek.

Nigeriako Armadak askatu zituen emakume eta neskato batzuk Yolako errefuxiatuen kanpamentuan daude, Adamako estatuan. Horietako batzuek Daily Times Nigeriako egunkariari azaldu diotenez, aske geratu zirenean batzuk ez ziren ibiltzeko gai.

23 urteko Asabe Aliyuk jakitera eman duenez, aske geratu eta gero odola oka egin zuen bahiketan zehar egin zizkioten zauriengatik. Gazteak hiru seme-alaba ditu eta Boko Harameko bahitzaileek egunero jotzen eta iraintzen zuten.

Gainera, bortxatu eta gero bortxatzaileetariko batekin ezkontzera behartu zuten. Edozein hanka-sartze heriotzarekin zigortzen zutela ziurtatu du gazteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea