Mundua -
Sambisa basoa
Boko Haramek bahitutako 293 emakume eta neskato askatu ditu Nigeriak
“Chibokeko neskatoak –duela urtebete bahitutako 219 adingabeak- askatuen artean ote dauden ezin dugu baieztatu”, esan du Armadak Twitter sare sozialean duen kontu ofizialean.
Agentziak | Erredakzioa
Boko Haramek bahitutako 200 neskato eta 93 emakume askatu ditu Nigeriako Armadak Sambisa basoan, talde jihadistaren gotorlekuan.
?Chibokeko neskatoak ?duela urtebete bahitutako 219 adingabeak- askatuen artean ote dauden ezin dugu baieztatu?, esan du Armadak Twitter sare sozialean duen kontu ofizialean.
Chris Olukolade Armadako bozeramaileak ziurtatu duenez, biktimak identifikatzen hasi dira jada. Horrela, 2014ko apirilaren 14an aipatutako herrixkaren eskolan bahitutako adingabeak ote diren egiaztatuko dute.
Kamerun, Txad eta Nigeriako tropek otsailaren 14an erasoaldi bateratua hasi zutenetik, talde islamistak iparraldeko hiru estatutan kontrolpean zituen 60 hiri askatu ditu Nigeriako Armadak.
Sambisa basoa, jihadisten gotorleku nagusia, mendean hartzea erasoaldiaren bukaera dela adierazi dute Armadako iturriek.