Mundua -

Tsipras-Putin bilera Moskun

Atzerri politika subiranoa egiteko eskubidea aldarrikatu du Tsiprasek

Bestalde, Greziako lehen ministroak finantza laguntzarik eskatu ez diola esan du Vladimir Putin Errusiako presidenteak. “Inbertsioez hitz egin dugu”, azaldu du.

Alexis Tsipras Greziako lehen inistroa eta Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen inistroa eta Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Errusiak ez dio laguntza ekonomikorik emango Greziari

02:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerri politika subiranoa aurrera eramateko eskubidea aldarrikatu du gaur Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Moskun; izan ere, Europako buruzagi batzuek bisita ofiziala kritikatu dute.

“Grezia herrialde subiranoa da eta atzerri politika aldeaniztuna egiteko eskubide ukaezina du. Mediterraneoko eta Itsaso Beltzeko herrialde balkaniko eta europar gisa paper geopolitikoa jokatzeko eskubidea du”, adierazi du Tsiprasek Moskun, Putinekin bildu eta gero.

Bestalde, Greziako lehen ministroak finantza laguntzarik eskatu ez diola esan du Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Greziak “ez dio Errusiari finantza laguntzarik eskatu (…). Azpiegituretan, garraiobideetan, energian, etabarretan, inbertsioak egiteko hitz egin dugu”, azaldu du.

“Zigorren gerrari” amaiera emateko eskatu du Tsiprasek

Kremlinen bildu eta gero, “zigorren gerrari” amaiera emateko eskatu du Tsiprasek. Aldi berean, Greziak nazioarteko erakundeetan hartutako konpromisok errespetatzen dituela azpimarratu du agintariak.

“Europar Batasunaren barruan gertatzen ari dena harremanak hobetzeko aprobetxatuko” ez duela azaldu du Putinek.

EBk Moskuri ezarritako zigorrak berriz kritikatu ditu Tsiprasek; izan ere, Errusiaren erantzunak –Europako produktu freskoen inportazioei blokeoa- “zauri handia” egin dio Greziako ekonomiari.

Merkataritza hartu-emanak berreskuratzea

Bestalde, 2015-2016 aldirako Ekintza Egitasmo bateratua sinatu dute gaur bi agintariek. Aldebiko merkataritza hartu-emana berreskuratzeko lankidetza esparruak finkatzen ditu akordioak.

Horrela, Turkish Stream gasbide berriarekin bat egiteko aukera eskaini dio Putinek Greziari. Gas-hodia Errusiako gasa Europara eramateko Itsaso Beltzean eraikiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Vladímir Putin