Mundua -

EI

NBEk genozidioa leporatu dio Estatu Islamikoari

Erakundeak txosten batean azaldu duenez, "Estatu Islamikoak gutxiengo jazidistaren kontra egindako erasoek agerian uzten dute" pertsona talde hori "suntsitzeko" asmoa.

Estatu Islamikoaren erasoa. Argazkia: EiTB
Estatu Islamikoaren erasoa.
Estatu Islamikoaren erasoa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa (EI) talde jihadistak nazioarteko hiru delitu larrienak egin dituela uste du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Ordezkariak: genozidioa, gizateriaren kontrako krimenak, eta gerra krimenak.

Erakundeak txosten batean azaldu duenez, "Estatu Islamikoak gutxiengo jazidistaren kontra egindako erasoek agerian uzten dute" giza talde hori "suntsitzeko" asmoa, eta hori "genozidioa litzateke".

NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak eskatu zion txostena irailean Goi Ordezkariari, eta horrek misio berezia bidali zuen urte amaieran. Hala, Estatu Islamikoak 2014ko ekainetik 2015eko otsailera egindako erasoen lekuko izan ziren ehundik gora pertsona elkarrizketatu zituzten.

Txosten horretan agertzen denez, aurreko abuztuan ehunka gizonezko eta mutiko jazidista hil zituzten Ninive haranean. Emakumeak, berriz, “gerra sari” moduan bahitu zituzten, eta esklabo sexual gisa saldu.

Haurren kasuan, 6 eta 9 urte arteko neskatoak behin eta berriz bortxatu zituzten jihadistek, eta abortoak eragin zizkieten haurdun zeuden emakumeei kolpeka eta bortxaketa bortitzen bidez.

15 urtetik beherako mutikoak errekrutatu eta islamera aldatu zituzten. Era berean, entrenamendu militarra eman zieten, eta, besteak beste, lepoa mozten agertzen ziren irudiak jartzen zizkieten.

Jazidistak Kurdistango talde erlijioso bat dira, Islamaren aurretik zegoen erlijio monoteista zahar baten jarraitzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa hoy