Mundua -
AEB-Kuba akordioa
Martxan da AEBren eta Kubaren arteko telefono zerbitzu zuzena
Bi herrialdeek telekomunikazio alorrean egin duten lehenengo akordioa da, harreman diplomatikoak baretzen hasi zirenetik.
Erredakzioa
Kubaren eta AEBren arteko telefono konexio zuzena martxan da dagoeneko, IDT enpresa estatubatuarrak eta Etecsa Kubako konpainia publikoak sinatutako akordioari esker.
"AEBren eta Kubaren arteko interkonexioa ezarri da, nazioarteko ahots bidezko deiak egiteko oraingoz", jakinarazi du Etecsak hedabide ofizialetan jakitera eman duenez.
Konpainiak azaldu duenez, "Kubako Telecomunicaciones de Cuba S.A Etecsa enpresaren eta IDT Domestic Telecom, Inc enpresa estatubatuarraren arteko akordioan" oinarritutako pausoa da gaurkoa.
Etecsak eta IDTk otsailean iragarritako lehenengo akordio hori Kubaren eta AEBren arteko lehenengo lan-hitzarmena da, abenduan bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak baretzen hasi ostean.