Mundua -
Talde fundamentalista
Boko Harameko buruak leialtasuna hitzeman dio Estatu Islamikoari
Gainera, Abu Bakr Al Bagdadi musulmanen kalifari ere leialak izango direla hitzeman du Abubakr Shekau Boko Haram talde islamikoaren buruak.
Erredakzioa
Boko Harameko buru Abubakr Shekauk iragarri duenez, Boko Haram talde islamistak bat egingo du Estatu Islamikoarekin. Horren ondorioz, Abu Bakr Al Bagdadi musulmanen kalifari leialtasuna hitzeman dio.
Sare sozialen bitartean zabaldutako bideo batean egin du adierazpena, eta hainbat adituk horren egiazkotasuna berretsi dute.
"Abu Bakr Al Bagdadi musulmanen kalifari leialtasuna hitzeman nahi diogu, eta bera entzungo eta obedituko dugu, oparotasun-garaietan eta garai konplikatuetan ere", esan du Shekauk bideoak gordetzeko eta banatzeko webgune ezagun batera igotako bideo hartan.
Abubakr Shekau iragarpena egin du soinu-mezu baten bidez, arabieraz, ingelesezko azpitituluekin, eta hainbat zatietan, frantsesez.
Aurrekoekin alderatuta, azken bideo hau lanketa txikiagoa badu, Estatu Islamikoaren propaganda-taldearen eragina nabarmena da, bideoaren postprodukzioan bereziki.
"Kalifari leialtasuna erakusteko deia egiten diegu mundo osoko musulmanei, umma zatitzen duen irtenbide bakarra baita", gaineratu du Boko Harameko buruak.
Bideo hura zabaldu baino ordu batzuk lehenago, Boko Haramek 58 lagun hil zituen bi azoketan eta autobus-geltoki batean izandako hiru atentatutan, Maiduguri hirian, Borno estatuko hiriburuan.
Estatu Islamikoak ez du erantzun ofizialik egin. Orain arte Al Bagdadik ez du interes handirik erakutsi Boko Haramek Nigeriako iparraldean ezarri nahi duen kalifato islamikoarengan.