Mundua -

Zibilizazioaren museoa

‘Iraken historiaren aurkako erasoa’ salatu du UNESCOk

Estatu Islamikoa taldeko jihadistek Mosulgo Zibilizazioaren Museoko estatua historikoak nola apurtzen dituzten erakusten duen bideoa argitaratu dute.

Estatu Islamikoak balio handiko obrak hondatu ditu Irakeko museo batean

2:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusiak Estatu Islamikoak Irakeko kultur ondarearen aurka egindako erasoa salatu du, eta NBEren Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du.

Bokova “erabat atsekabetuta” agertu da Estatu Islamikoak zabaldu dituen irudiak ikusi ondoren. Bideo horretan, Mosulgo Zibilizazioaren Museoko estatua historikoak nola apurtzen dituzten ikus daiteke.

“Irakeko kulturaren eta historiaren aurkako erasoa izateaz gain, indarkeria eta gorrotoa bultzatzeko ahalegina ere bada”, gaineratu du zuzendariak. “Kultur tragedia izateaz gain, segurtasun kontua ere bada erasoa”, esan du.

Hori dela eta, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren zuzendariari deitu eta “premiazko bilera” eskatu diola iragarri du.

Estatu Islamikoaren erasoa

Estatu Islamikoa taldeko jihadistek Mosulgo Zibilizazioaren Museoko estatua historikoak nola apurtzen dituzten erakusten duen bideoa atzo argitaratu zuten.

Irudietan ikus daitekeenez, talde horretako kideek mailu eta zulagailu handiak erabili zituzten balio handiko hainbat estatua txikitzeko.

Bideoan ageri diren jihadisten esanetan, “garai bateko herriek idoloak gurtzen zituzten, Ala gurtu beharrean, eta horregatik egin dugu erasoa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE albisteak