Mundua -

Terrorismo jihadista

Gutxienez 60 lagun hil ditu Boko Haramek Nigeriako iparraldean

Gainera, azken egunotan beste 40 pertsona hil dira Gafa-gako eta Zangeko komunitateetan izandako hainbat erasotan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 60 lagun hil dira Bornoko eta Adamawako estatuetan, Nigeriako iparraldean, Boko Haram talde jihadistak egindako hainbat erasotan, zenbait lekuko jakinarazi dutenez.

Matxino nigeriarrek gutxienez 20 lagun hil dituzte ostiral honetan Chibok udalerritik hurbileko komunitateetan. Hor bertan 200 neskatotik gora bahitu zituzten joan den apirilaren 14ean. Oraindik ez dakite non dauden neskato horiek.

Hainbat zaindarik azaldu dutenez, jihadistek Layhawul, Gatamarwa eta Makalamako herrixkak eraso egin dute, Bornoko estatuan, eta "jendearen aurka tiro egin zuten, janaria eraman eta etxebizitzak erre zituzten".

Gainera, azken egunotan gutxienez beste 40 pertsona hil dira Gafa-gako eta Zangeko komunitateetan izandako hainbat erasotan. "Ostegunean Boko Haram taldeko ehunka kidek gure herrixkei eraso egin zieten. Herrixkaren parterik handiena erre zuten, eta gure janaria eta animaliak eraman zituzten", salatu du Bala Ahmed herritarrak.

Ahmedek azaldu duenez, matxinoak Sambisa basotik ihes egiten ari ziren, azken egunotan Nigeriako Armadak horien atzetik zebiltzalako.

Boko Harameko terrorismoaren aurka borrokatzeko zabaldutako indar militarra handia izan arren, talde jihadistaren erasoak areagotu eta Nigeriako mugatik haratago zabaldu egin dira (Niger, Txad eta Niger).

Milizia erradikalaren buru Abubakar Sekauk Nigerian estatu islamikoa ezartzeko borrokarako deia egin du, eta Armadaren eta herritarren aurkako erasoak jarraituko direla hitzeman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea