Mundua -
Eurotaldea
Greziak euroan jarraitzeko lan egingo dute Alemaniak eta Frantziak
Bestalde, euroguneko kideen eta Greziaren arteko akordio bat lortzea “oso zaila” izango dela adierazi du Dijsselbloemek, baina “oraindik baikortasun pixka bat izateko arrazoiak” daudela onartu du.
Erredakzioa
Greziak eurogunearen barruan jarraitzeko lan egingo dutela berretsi dute gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Francois Hollande Frantziako presidenteak.
?Greziari laguntzeko programetatik, Alemaniako eta euroguneko beste estatuen politika Atenas euroan geratzeko borroka egitea izan da. Horretarako, Greziak sakrifizio garrantzitsuak egin ditu. Egoera oraindik zaila da, adibidez lan-merkatuan, baina emaitzak ikusten hasi dira, eta politika horri eutsiko diogu?, adierazi du Merkelek.
Parisen bildu eta gero, prentsaurreko bateratua eman dute Alemaniako kantzilerrak eta Hollandek Parisen. ?Grezia eurogunean dago eta bertan jarraitu behar du?, esan du Frantziako presidenteak. Hartutako konpromisoak eta Greziako herritarren borondatea errespetatu behar direla zehaztu du.
Dijsselbloem: "Baikortasun pixka bat izateko arrazoiak daude"
Euroguneko kideen eta Greziaren arteko akordio bat lortzea ?oso zaila? izango dela adierazi du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak, baina ?oraindik baikortasun pixka bat izateko arrazoiak? daudela onartu du.
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen arteko ezohiko bilerak 14:00etan hasi behar zuen, baina hiru ordu eta erdi atzeratu behar izan dute; izan ere, parte-hartzaileek aldebiko bilerak eta prestaketa batzarrak egin dituzte.