Mundua -

Greziaren erreskatea

Alemaniak ez du onartu Greziaren laguntza 6 hilabetez luzatzea

Berlineko Gobernuaren arabera, “Atenasen gutuna ez da pisuzko irtenbidea lortzeko proposamen bat”.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Alemaniak errefusatu egin du Greziako Gobernuak egindako eskaria

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniak errefusatu egin du Greziako Gobernuak erreskatearen laguntza beste sei hilabetez luzatzeko egindako eskaria, Atenasen gutuna ez delako "pisuzko irtenbidea lortzeko proposamen bat".

Proposamena "zubi egitasmo bat" besterik ez dela uste du Alemaniak, ez dituela ofizialki bihar amaitzen den erreskate planaren "exijentziak" betetzen, Martin Jager Finantza Ministerioaren bozeramaileak prentsa-ohar labur batean azaldu duenez.

Eskariak "ez du bat egiten astelehenean Eurotaldean adostutako irizpideekin", azpimarratu du.

Greziako Gobernuak proposamena helarazi dio gaur Bruselari, eta gutunean esaten du ez duela Eurotaldearen erreskate programaren luzapena eskatu, baizik eta kreditua beste sei hilabetez zabaltzea, Atenasen marra gorriak errespetatzen eta, era berean, kideek onartzeko moduan.

Eurotaldeak premiazko bilera egingo du bihar arratsaldean Bruselan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak