Mundua -

Goi-bilera Europan

Tsipras: 'Rajoy Greziarekin urduri ikusi dut'

Greziako lehen ministroak "kezka nazionalak atzerrira ez eramatea" eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak eta Europar Batasuneko gainerako buruzagiek ostiral honetan negoziazioak hasteko oinarriak ezarri dituzte, Bruselan egindako goi-bileran.

Bileraren ostean, Tsiprasek prentsaurrekoa eskaini du, eta zorroztasunaren aurkako mezuak eman ditu eta giroa baretzearen alde agertu da; izan ere, horiekin ados ez badago ere, Europar Batasunaren arauak nahitaez bete behar dituela onartu du, baina buruzagi europarrek ere greziarrek hauteskundeetan hartutako erabakia errespetatu behar dutela gaineratu du.

Gaur bertan, negoziazio teknikoak hasiko dituzte Greziako Gobernuak eta EBkoak, eta akordio "pozgarria" lortzea espero duela adierazi du greziar agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak