Mundua -

BBC-ren salaketa

Estatu Islamikoaren inguruko bilaketa batzuk kendu ditu Googlek

Automatikoki osatzen diren bilaketetan ingelesezko emaitza batzuk kendu ditu, talde jihadistara batzeko azalpenak ematen dituenak, zehazki

Estatu Islamikoa Internet eta sare sozialak erabiltzen ari omen da jihadistak errekrutatzeko.
Estatu Islamikoa Internet eta sare sozialak erabiltzen ari omen da jihadistak errekrutatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Automatikoki osatzen diren Estatu Islamikoaren inguruko bilaketa batzuk kendu ditu Google bilatzaileak, BBCk egindako salaketa bati erantzunez. Zehazki, talde jihadistara batzeko azalpenak ematen dituzten emaitzak ezabatu ditu Googlek.

Erresuma Batuan eta AEBn den bilatzailearen bertsioan, "How Can I join" ("nola batu naiteke") bilaketan gomendatutako emaitzetako bat "nola batu naiteke Estatu Islamikora".

BBC irrati kateak salatu du eta Googlei jakinarazi dio. Honek gomendatutako bilaketa hori ezabatu du. "Ez da lehen aldia Googlek automatikoki osatzen diren bilaketak kentzen dituena, baina zergatik ez du oraingoan hala egin?", salatu du BBCk. Hedabide britainiarraren arabera, 1.000 ekintzailetik gora errekrutatu ditu EIk Erresuma Batuan

Bilatzailean zerbait idaztean esaldiak edo bilaketa kontzeptuak aholkatzen ditu Googlek duen funtzio horretan. "How Can I join" ipinita, Estatu Islamikoa ez ezik, "Iluminati" edo "Polizia" ere ageri ziren. BBCk salaketa egin eta ordu eta erdi geroago, Estatu Islamikoaren inguruko sujerentzia kenduta zeukan Googlek.

Frantzian, Estatuaren Islamikoaren inguruko bilaketa ("Comment rejoint Daech") eskura dagoela kritikatu du, bestalde, Le Monde egunkariak.

Gazteleraz bilatuta ere, Estatu Islamikora zelan batu bilatzeko aukera dago oraindik. "quiero unirme a" bilatuta, "quiero unirme a isis" emaitza laugarren aukera da; "la yihad", bigarrena.

Estatu Islamikoa Internet eta sare sozialak erabiltzen omen ditu jihadistak errekrutatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google albisteak