Mundua -

Greziako Gobernua

Juncker: 'Ez ditugu Tsiprasen proposamenak besterik gabe onartuko'

Atzo, Tsiprasek bere Gobernu-programa aurkeztu zuen Atenaseko Parlamentuan. Greziako agintariak egindako hitzaldian, Bruselaren kezkei “partzialki” aurre egin ziela kritikatu du Junckerrek,

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurotaldeak ez ditu Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak atzo egindako proposamenak “besterik gabe” onartuko, gaur Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez.

Atzo, Tsiprasek bere Gobernu-programa aurkeztu zuen Atenaseko Parlamentuan. Greziako agintariak egindako hitzaldian, Bruselaren kezkei “partzialki” aurre egin ziela kritikatu du Junckerrek, SPD alderdiaren ekitaldi batean.

Greziako lehen ministroak bere Gobernuaren programa aurkeztu zuen atzo, eta Greziak zorra ordaindu nahi zuela adierazi zuen.

Tsiprasek berretsi duenez, Greziako Gobernuaren asmoa da Greziaren eta Europar Batasunaren artean itun berria lortzea, "euroguneko arauak errespetatuz, baina ezinezko superabitak hitzartu gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea