Mundua -

Nigerian

Boko Haramek ipar-mendebaldeko hiri estrategiko bati eraso egin dio

Boko Haramek Nigeriako ipar-mendebaldeko hiri estrategiko baten aurka eraso handia abiatu du, Maiduguri hirian, alegia, zonalde osoaren kontrola lortzeko gune garrantzitsua baita.

Boko Haramek eraso kanpaina handia abiatu du Nigerian. Argazkia: EFE
Boko Haramek eraso kanpaina handia abiatu du Nigerian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boko Haram talde jihadistak Nigeriako ipar-mendebaldeko hiri estrategiko baten aurka eraso handia abiatu du, Maiduguri hirian, alegia, ipar-mendebalde osoa menderatzeko funtsezko hiria baita.

Atzo gauean tiroak eta artilleria-su doinuak entzun ziren, Maidugurin sartzeko hainbat fronteetatik botatako eraso koordinatu batean. Hiri horretan milioi bat biztanletik gora bizi dira, eta Nigeriako Armadaren egoitza nagusia da.

"Jende ugari ihes egiten ari da, hiriaren erdigunera", esan du Mohamed Bello bertako herritar batek. Bello Boro Haramen garaipenaren beldur da, errepresaliak izan daitezkeelako.

Hainbat lekukok jakitera eman dutenez, Nigeriako Indar Armatuko hainbat hegazkin zabaldu dituzte zonaldean, Boko Harami aurre egiteko asmoz.

Duela astebete beste eraso bat bota zuen talde jihadistak Maiduguriren aurka, eta baita Konguda eta Monguno hirien kontra ere. Orduan, Nigeriako Armadak, hegazkinen laguntzaz, Boko Harameko erasoak uxatzen lortu zuen.

Talde islamistaren aurka borrokatzeko 7.500 kidek osatutako nazioarteko taldea sortzeko eskatu die Batasun Afrikarrak Chad lakuaren eskualdea osatzen duten herrialdeei (Nigeria, Chad, Camerun, Niger eta Benin).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea