Mundua -
Dokumentazioa
Greziako Gobernu berriko kideak
Azkenean, Syrizako kideez gain, ANEL kontserbadorearen buruzagiak Defentsa Ministerioa izango du bere esku.
Erredakzioa
Greziako Gobernu berrian 10 ministerio egongo dira, eta Syriza alderdi ezkertiarraren eta ANEL kontserbadore nazionalisten koalizioaren ondorioz, kontserbadoreek Defentsa Ministerioa izango dute euren esku:
Alexis Tsipras (Syriza): Lehen ministroa
Yannis Dragasakis (Syriza): Lehen ministro ordea
Nikos Kotziás (Syriza): Atzerri ministroa
Panos Kamenos (ANEL): Defentsa ministroa
Yanis Varufakis (Syriza): Finantza ministroa
Yorgos Stathakis (Syriza): Ekonomia, Azpiegitura, Itsaso eta Turismo ministroa (Sustapena, Lehiakortasuna, Garraioak eta Sareak barne hartzen ditu)
Nikos Vutsis (Syriza): Barne ministroa (Administrazioaren erreforma, Gobernu Elektronikoa, Ordena publikoa, Herritarren Babesa, Mazedonia eta Trazia barne hartzen ditu)
Panagiotis Kurublis (Syriza): Osasun eta Gizarte Gaietarako ministroa
Nikos Paraskevopulos (Syriza): Justizia ministroa
Panagiotis Lafazanis (Syriza): Berreraikuntza Produktibo, Ingurugiro eta Energia ministro (Energia, Klima Aldaketa, Nekazaritza garapena eta Elikadura barne hartzen ditu)
Aristidis Baltas (Syriza): Kultura, Kirol, Hezkuntza eta Erlijio ministroa
Panos Skurletis (Syriza): Lan ministroa
Estatu ministroak (ministeriorik ez):
Nikos Pappas (Syriza), Gobernuburutzan
Alekos Flaburaris (Syriza), Gobernuko koordinazioan
Panayiotis Nikoludis (independientea), ustelkeriaren kontrako borroka
Gabriil Sakelaridis, Gobernuaren bozeramailea, ministro orde mailakoa