Mundua -

Urtarrilaren 6an bahituak

Boko Haramek bahitutako 192 lagun askatu ditu Nigeriako Yobe estatuan

Bestalde, Boko Harameko milizianoek erasoaldi bat abiarazi dute goizaldean Maiduguri Nogeriako ipar sortaldeko hiriaren kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boko Haram talde jihadistak bahitutako 192 pertsona askatu ditu, gehienak emakumezkoak, Nigeriako ipar sortaldean dagoen Yobe estatuan, bertoko Udaleko eta Segurtasun Indarretako iturriek hedabideei adierazi dietenez.

Bahitutakoak  Damaturu hiriburutik 20 bat kilometrora dagoen Katarko herrikoak ziren. Urtarrilaren 6an, jihadistek 218 pertsona bahitu zituzten, Alhaji Goni tokiko agintariak Daily Trust egunkariari esan dionenez.

Taldeko kideek bahitutakoei hots egin zieten haien bila joan zitezen, Gazargana herrira, Goniren arabera.

Malama Ayisha bahitutako emakume batek azaldu duenez, milizianoek bahitu guztiak batu eta bi talde egiteko eskatu zieten: batetik, haiekin jarraitu nahi zutenak eta, bestetik, alde egin nahi zutenak.

“Askok eskaintzari uko egin genion. Buruzagiak, orduan, esan zuen lurraldetik atera behar genuela, eta fedegabeen eremura joan”, gogorarazi du.

Erasoaldia Maiduguri

Boko Haramgo milizianoek erasoaldi bat abiarazi dute goizaldean Maiduguri Nogeriako ipar sortaldeko hiriaren kontra, iturri ofizialek esan dutenez.

Gerrillako kideek gauerdian ekin diote oldarraldiari, Njmitilo auzoan eta, gaur goizean, zenbait lekukok bonbardaketen hotsak entzun ahal izan dituzte, hiria helikoptero militarrek zeharkatzen zutela.

Maiduguri Borno estatuko hiribura da, eta Boko Haramek helburu estrategikotzat du. Kontrolpean izanez gero, milizianoek aurrerapauso handia egingo lukete, herrialdearen iparraldean Estatu islamiarra errotzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak