Mundua -

9,8 milioi hautesle

Tsipras: 'Greziako herriak duintasuna berreskuratuko du'

Bestalde, Andonis Samaras lehen ministroa, botoa ematean, ziur agertu da bere alderdiak irabaziko duela.

Greziako parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Greziako parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Tsipras edo Samaras izango da Greziako gobernuburu Grezian

2:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde eguna dute gaur, igandea, Grezian, hauteskunde kanpainan Syriza alderdi faboritoak eta orain arte agintean dagoen Demokrazia Berriak izandako lehiaren ondoren. Bi alderdi horien artean egongo da garailea, inkesten arabera.

Guztira, 9,8 milioi greziar daude botoa ematera deituta. Hauteslekuak goizeko zazpietan ireki dituzte (05:00 GMT) eta arratsaldeko zazpiak arte egongo dira zabalik (17:00 GMT).

Atenasen botoa eman eta gero, Alexis Tsipras Syrizako buruak adierazi du herri greziarrak ?duintasuna berreskuratuko? duela.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Tsiprasek ohartarazi dio Europar Batasunari Europako etorkizuna ez dagoela austeritatean ?baizik eta duintasunean eta kohesioan?.

?Gaur herri greziarrak azken pausoa emango du duintasuna berreskuratzeko, etorkizunean elkartasunean izateko?, easn du Tsipreasek hauteslekutik irten denean.

Andonis Samaras agintean dagoen lehen ministro greziarra ziur agertu da bere alderdiak irabaziko duela.

?Hauteskunde hauetan oraindik zalantzan dauden hautesle asko dago. Horiek erabakiko dute emaitza?, esan du Samarasek Pilos Peloponesoko hegoaldeko herri txiki batean botoa eman duenean.

Gainera, lehen ministroak esan du ?baikor? dagoela hauteskundeak direla eta; bere ustean, ?inork ez du gure herrialdeak Europan duen ibilbidea arriskupean jarriko?.

Yorgos Papandreu lehen ministro ohiak Sozialista-Demokraten Mugimendua duela gutxi sortutako alderdiari botoa ematea eskatu du, ?benetan herrialdea aldatzeko?.

Papandreuk, botoa eman duen hauteslekutik atera denean, esan du ?bezeroen araberako sistema baten zama? kendu behar zaiola herrialdeari. Papandreuk Pasok alderditik alde egin zuen, baina Internazional Sozialisten presidente izaten jarraitzen du.

?Benetan herrialdea aldatzeko aukera daukagu, bezeroen araberako sistema baten zama gainetik kentzeko?, esan du Papandreuk.

Kanpaina bizia, ekonomia ardatz

Aipaturiko bi alderdiek hauteskunde kanpainan izan duten norgehiagokan, bi gai nagusi izan dituzte hizpide: Greziaren balizko irteera eurogunetik eta erreskate planaren negoziazioa.

Andonis Samaras egungo presidente eta hautagai kontserbadoreak azpimarratu du Syrizak herrialdea porrotera eramango duela eta Grezia eurogunetik atera nahia egotzi dio, "bigarren Venezuela edo Ipar Korea bat bihurtzeko", horretarako, nazionalizazio planak martxan jarriz eta Gobernuak abian jarritako pribatizazio programa bertan behera utziz. Bestalde, Alexis Tsiprasek nabarmendu duenez, Greziaren egonkortasun ekonomikoa eta herrialdeak eurogunean jarraitzea bermatuko du.

Azken inkesten arabera, Syrizaren eta Demokrazia Berria alderdien arteko aldea handitu egin da eta Tsiprasek bost eta hamar puntuko aldea izango luke hautagai kontserbadorearekiko.

Botoa erabaki gabe dutenen kopurua altua da (% 9 eta % 18 artekoa) eta, horregatik, bi hautagai nagusiak horien botoak eskuratzen ahalegindu dira: Syrizak troikaren programarekin kritiko diren europazaleena eta, kontserbadoreek, ezkerraren garaipenaren beldur diren zentroeskuineko boto-emaileena.

Greziako hauteskundeetan parte-hartzea oso handia izan ohi da. Azken hauteskunde orokorretan, parte-hartzea % 62koa izan zen; izan ere, hauteskunde legearen arabera, botoa emateko derrigorrezkoa da, salbuespenak salbuespen. Botoa ematera salbuetsita daude 70 urtetik gorako herritarrak eta beren hauteskunde barrutitik 200 kilometro baino gehiagora bizi direnak. Botoa ematen ez dutenei hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra ezartzen zaie, baina praktikan ez da aplikatzen.

Europa hegoaldeko herrialde horretako hauteskunde sistemak badu bereizgarri bat: 50 aulkiren oparia. Hala, boto gehien eskuratzen dituen alderdiak 50 eserleku jasotzen ditu "opari", beraz, ezinezkoa izan ohi da gobernua osatzea alderdi irabazlearen babesik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea