Mundua -
Hauteskundeak igandean
Greziari 'autonomia' itzultzeko gehiengo absolutua eskatu du Tsiprasek
“Salbazio soziala ziurtatzeko eta duintasuna berreskuratzeko gehiengo absolutua behar dugu”, adierazi du Syrizako buruzagiak. Pablo Iglesias, Cayo Lara eta Josu Juaristi ekitaldian izan dira.
Erredakzioa
Hautesleei gehiengo absolutua emateko eskatu die Alexis Tsipras Syriza ezkerreko koalizioaren buruzagiak hauteskunde-kanpainako azken ekitaldian, Atenasen. Hauteskundeak igandean egingo dituzte, Grezian.
?Europan Greziari autonomia itzultzeko, salbazio soziala ziurtatzeko eta duintasuna berreskuratzeko gehiengo absolutua behar dugu?, adierazi du Tsiprasek Omonia plazan, hauteskunde-ekitaldi jendetsuan.
Europako ezkerreko buruzagi asko ekitaldian izan dira, besteak beste, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia, Cayo Lara Izquieda Unidako agintaria, Ada Colau Gaunyemeko hautagaia, Pierre Laurent Frantziako Alderdi Komunistako idazkari nagusia eta Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria.
Syrizak ?aldaketaren itxaropena? ordezkatzen duela azaldu du EH Bilduk agiri batean, ?Grezian eta Euskal Herrian herritarrek euren etorkizuna erabaki nahi dutelako?.
Aro berria
Demokrazia Berriko kontserbadoreekiko % 4,5-8 puntuko abantaila darama Tsiprasen alderdiak inkestetan. Igandean ?aro berri bat hasten? dela esan du Syrizako buruzagiak. Tsiprasen hitzetan, ?ez da bakarrik Syrizaren garaipen bat izango, gure herriaren garaipen historiko bat baizik, herriak ikara eta atsekabea garaituko ditu, eta batasuna nazional berria osatuko du?.
Syrizaren Gobernu batek ?iraganeko alderdikeriarekin? amaituko duela ziurtatu du ezkerreko buruzagiak. Alderdi tradizionalen ustelkeria eta itzala, ?krisira eraman gaituzten patologiak?, amaituko direla erantsi du.
?Astelehenetik aurrera umiliazio nazionala eta atzerriko aginduak amaitu dira?, adierazi du Tsiprasek. Hala ere, Exekutibo berriaren lana ?zaila? izango dela gaineratu du. Zintzotasuna, erabaki eta jarrera argiak behar dituztela nabarmendu du.
Bestalde, hauteskunde-programako puntu nagusiak zerrendatu ditu Syrizako buruzagiak: ondasunen gaineko zerga polemikoa bertan behera uztea, diru-sarrera gutxi dituztenei karga fiskala murriztea eta 12.000 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituztenei zergarik ez aplikatzea.
Gainera, sektore pribatuan 751 gutxieneko soldata berriz indarrean jarriko luke Syrizak, adina kontuan izan gabe, eta baita Gabonetako aparteko ordainsaria 700 euro baino gutxiago kobratzen dituzten pentsiodunei ere.