Mundua -
Frantzia
Atentatuetan hildako hiru polizia omendu ditu Frantziak
Hildakoen senitartekoak aurrean zituela, Hollandek nabarmendu du hiru poliziek "Errepublikaren sortze baloreak ordezkatzen" zituztela eta "martiriak bezala" joan zirela.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidentea buru zela, joan den asteko atentatuetan hildako hiru poliziak omendu ditu gaur Frantziako Gobernuak. Hollandek hiru agenteen ibilbidea goratu du: "ausardiaz eta duintasunez euren lana betetzen ari zirela hil ziren", esan du.
Ahmed Merabet, Franck Brisolaro eta Clarissa Jean-Philippe poliziek "euren herrikideak babesteko borondatea zutela" eta "Errepublikaren alde egitea" zela euren nahia azpimarratu du Frantziako presidenteak. Parisko Poliziaren Prefekturan egin den ekitaldian egin ditu adierazpenok Hollandek.
Manuel Valles Frantziako lehen ministroa, Jean-Yves Drian Defentsa ministroa eta Laurent Faius Atzerri ministroa ere izan dira omenaldian. Hildakoen senitartekoak aurrean zituela, Hollandek nabarmendu du hiru poliziek "Errepublikaren sortze baloreak ordezkatzen" zituztela eta "martiriak bezala" joan zirela.