Mundua -

10.000 biktimatik gora

Etenik ez Boko Haram talde islamistaren indarkeria-kanpainan

Milizianoek 10 urteko neskato bat erabili dute azoka batean eraso terrorista bat egiteko, Nigeria ipar-mendebaldean. Gutxienez 16 lagun hil dira.

10 urteko neskatoa erabili du Boko Haramek atentatu bat egiteko. Argazkia: EiTB
Gutxienez 20 hildako Nigeria iparraldean izandako atentatu batean

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 lagun hil eta beste 20 bat zauritu dira bonba batekin egindako atentatu terrorista batean Maiduguri hiriko azoka batean, Nigeria ipar-mendebaldean, segurtasun indarretatik jakitera eman duenez.

Dirudienez, Boko Haram talde islamistak 10 urteko neskato bat erabili du erasoa egiteko. "Lehergaiak gorpura itsatsita zituen", azaldu du Poliziaren bozeramaile batek, "eta 10 bat urte zituen".

Bonbak 12:15ak aldera eztanda egin zuen. Segurtasun indarreta iturri batek 11 hildako eta 24 zauritu baieztatu ditu. Ondoren, hurbileko ospitale batean, 16 hildakoren berri eman dute.

Boko Haram talde islamistak jardun ohi duen inguru baten jazo da atentatua. Azken astean 2.000 lagun inguru hil dituzte Bagako hirian eta inguruko zonaldeetan.

Gatazkak Nigeriako Armadarekin

Nigeriako Armada Boko Haramen aurka ari da borroka egiten Bagan bertan, herrialdeko ipar-mendebaldean. Joan den urtarrilaren 3an, herritarren aurkako sarraski ankerra egin zuen talde fundamentalistak.

"Bagan lehen erasoa izan zenetik, segurtasun indarrak milizianoen aurka egiten ari dira", adierazi du Armadak ohar baten bidez. "Nigeriako Armadak arin erantzun du, eta tropak eta hegazkin ugari zabaldu ditu zonaldean".

Bestalde, Amnistia Internazionalak (AI) agiria plazaratu du Bagan jazotakoaren gainean. "Bagan abiatutako erasoa Boko Haramek egindako ekintzarik hilgarrienetarikoa izan da", esan du Daniel Eyre AIko arduradunak Nigerian.

AIk jakinarazi duenez, litekeena da "2.000 zibil hil izana, eta horrek biztanleen aurkako indarkeria-bolada odoltsua ekarriko luke".

Miliziaren izenak "mendebaldarren hezkuntza bekatua da" esan nahi du, eta Nigeriako iparraldean kaliferri islamiarra ezartzea du helburu.

Eraso berria beste azoka batean

Bestalde, bi eztandak Potiskum udalerriko herri-azoka bat astindu du igande honetan, Nigeriako ipar-ekialdean. Hainbat lekukok azaldu dutenez, gutxienez 7 lagun hil dira, eta beste 48 zauritu dira.

Eztandak Yobe estatuko hiriburu komertzialean jazo dira, 15:10ak aldera tokiko orduan (14:10 GMT), azoka jendez gainezka zegoenean.

Asteburu honetan Potiskum hirian izandako bigarren atentatua da gaurkoa. Izan ere, atzo bi lagun hil ziren Polizia-etxearen parean jarritako bonba-auto batek eztanda egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea