Mundua -

Baga hirian

Ehunka lagun hil ditu Boro Haramek Nigeriako ipar-ekialdean

Nigeriarekin ipar-ekialdean muga duten Txadek eta Kamerunek “premiazko laguntza” eskatu diote Nazio Batuen Erakundeari, iheslarien uholdeari aurre egin ezinda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun hil zituen asteazkenean Boko Haram talde fundamentalista islamiarrak Baga hirian, Nigeriako ipar-ekialdean, Txadetik gertu. Aste honetan egin duen bigarren erasoa izan da.

Nigeriarekin ipar-ekialdean muga duten Txadek eta Kamerunek “premiazko laguntza” eskatu diote Nazio Batuen Erakundeari, iheslarien uholdeari aurre egin ezinda.

Milaka pertsona Boko Haramen sarraskietatik ihesi ari dira. Baga hiriaren kontrako hirugarren eraso bortitza izan da egun gutxitan. Armadako soldaduek ihes egin zuten aurreko erasoan, larunbatean, eta, hortaz, Boko Haramek ez du eragozpenik izan sarraskia egiteko.

Lekukoen arabera, 10.000 biztanleko herria “erabat suntsituta” utzi dute, Baga hiriari su eman diote eta kaleetan ehunka gorpu daude.

Nigeria iparraldeko beste hamasei herritan ere erasoak egin dituzte gerrillariek.

13.000 biktima baino gehiago

Boko Haramek 15.000 lagunetik gora hil ditu azken bost urteetan taldeak abiatutako indarkeria-kanpainan. 2013an egin zuen eraso batean 200 pertsonatik gora hil eta milaka etxebizitza suntsitu zituzten.

Miliziaren izenak "Mendebaldeko hezkuntza bekatu da" esan nahi du, eta lurralde horretan Estatu islamikoa eta xaria (Islamaren legea) ezartzea du helburu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea