Mundua -

Hauteskunde-kanpaina

Syriza beldur kanpainaren kontra borroka egiten ari da Grezian

Ezkerrak hauteskundeetan garaipena lortu ezkero Greziak eurogunean jarraituko lukeela errepikatzen ari da Tsipras atsedenik gabe. Gainera, hartzekodunekin negoziatuko duela azaldu du.

Alexis Tsipras Syriza alderdiko buruzagia. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Syriza alderdiko buruzagia. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Syriza alderdiko buruzagia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako hauteskunde-kanpaina hasi besterik ez da egin, baina dagoeneko berotzen ari da; izan ere, nazioartearen presioak gora egin du azken orduetan. Hala ere, ezkerrak garaipena lortu ezkero Greziak eurogunean jarraituko lukeela errepikatzen ari da Alexis Tsipras Syrizako buruzagiak atsedenik gabe. Hartzekodunekin negoziatuko duela erantsi du.

?Grezia Ipar Korea bihurtu nahi du Syrizak?, ?Grezia porrotera eramango du Syrizak?, ?Legez kanpoko etorkinak ekarri nahi ditu Syrizak herritartasuna emateko, baina noren diruarekin??, adierazi du, besteak beste, Andonis Samaras lehen ministro kontserbadoreak kanpainan. Hala ere, urtarrilaren 25ean garaipena lortuko duela ziurtatu du Samarasek.

Europako hiriburu nagusietatik, batez ere Berlinetik, iragarpen kaskarrak bultzatu dituzte. Syrizaren garaipen bat arriskutsua izan daitekeenaren hipotesia indartu dute. Horrela, gordailuek masiboki Greziatik ihes egiteko arriskua benetakoa dela adierazi dute.

Momentuz ez da halakorik gertatu eta abenduan izandako gordailuen murrizketa Gabonetako epean gertatu ohi dela gogorarazi du Greziako Bankuaren bozeramaile batek.

Sozialdemokrazia tradizionala

Syrizak aurkeztutako programa erradikala ez dela errepikatu dute aditu kritiko batzuek. Sozialdemokrazia tradizionalaren antza handia duela zehaztu dute.

Pentsioak eta gutxieneko soldatak igotzea, Gabonetako ordainsaria berriz ezartzea edo txiroentzako doako osasun artapena eta argindarra, eta baita janari bonuak ere, Syrizaren proposamen nagusien artean aurkitzen dira. Etxerik ez dutenentzako etxebizitza egitasmo bat jasotzen du Tsiprasen programak.

Egitasmoak 13.000 milioi euroko kostua du, eta hazkunde ekonomikoari esker finantzatzea espero du Syrizak.

Zorra ordaintzeari berehala uztea, bankuen nazionalizazioa edo pribatizazio programa guztiak atzera botatzea dagoeneko Syrizaren hitzaldietatik desagertu dira.

Hala eta guztiz ere, nazioartearen beldurrak mantentzen dira eta Tsiprasek ezin du iraultzaile ospea gainetik kendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea