Mundua -

Europako Batzordea

EB: 'Grezia eurogunea da, atzera bota ezin den erabaki bat da'

Greziaren etorkizun politiko eta ekonomikoari axola zaion mezu bakarra herritarrek urtarrilaren 25eko hauteskundeetan eman beharreko “botoa” dela adierazi du Europako Batzordeak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziaren etorkizun politiko eta ekonomikoari axola zaion mezu bakarra herritarrek urtarrilaren 25eko hauteskundeetan eman beharreko ?botoa? dela adierazi du gaur Europako Batzordeak. Gainera, euroguneko Estatu kide izatea ?atzera bota ezin den? erabaki bat dela zehaztu du.

?Greziako boto-emaileek urtarrilaren 25ean eman beharrekoa axola zaigun mezu bakarra da orain?, Annika Breidthardt EBren Enplegu, Hazkunde eta Inbertsioen bozeramaileak azaldu duenez. Grezia eurotik ateratzeko aukeraz espekulatzea baztertu du bozeramaileak.

?Informazioen edo zurrumurruen inguruan ez dugu espekulatuko?, adierazi du. Der Spiegel Alemaniako astekariak argitaratu duenez, Syriza ezkerreko alderdiak hauteskundeak irabazi eta erreformak bertan behera uzten baldin baditu, Grezia eurogunetik ateratzea ?saihestezina? izango dela uste du Alemaniako Gobernuak.

Zentzu horretan, ?Europar Batasunaren (EB) Ituneko 140 artikuluaren 3. paragrafoa?, gogorarazi du Breidthardtek.

Erreskatea berriz negoziatzea

Era berean, Grezia Europako Batzordearekin, Europako Banku Zentralarekin (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsarekin (NDF) erreskatea eta zorra kitatzeko baldintzak berriro negoziatzeko aukeraz ez du espekulatu nahi izan Breidthardtek.

?Greziako boto-emaileek botoa eman eta erabaki eta gero gaiari eutsiko diogu. Orain espekulatzea alferrikakoa da?, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna