Mundua -

Finantza merkatuak

Atenaseko Burtsak % 3,91 behera egin du, baina galerak murriztu ditu

Era berean, Europako burtsa nagusiei kalte egin die Greziako ezegonkortasun politikoak, baina azkenean Italia, Espainia eta Portugaleko burtsek soilik behera egin dute.

Burtsa. Argazkia: EFE
Burtsa. Argazkia: EFE
Burtsa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenaseko Burtsak % 3,91 behera egin du astelehen honetan. Hala ere, % 11 behera egiten ari zen saioaren hasieran, hauteskundeen aurrerapena baieztatu eta berehala. Hauteskundeak urtarrilaren 25ean egingo dituzte, Parlamentuak Stavros Dimas Gobernuaren hautagaia errefusatu eta gero. Presidentea aukeratzeko hirugarren saiakeran Dimasek aldeko 168 boto bakarrik jaso ditu. 180 boto behar zituen.

Europako burtsa nagusiei kalte egin die Greziako ezegonkortasun politikoak, baina azkenean Italia, Espainia eta Portugaleko burtsek soilik behera egin dute.

Syriza ezkerreko alderdiak hauteskundeetan garaipena lortzeko aukerak izua zabaldu du merkatuetan. Horrela, Milango burtsak % 1,15 behera egin du, Lisboakoak % 0,74 eta Madrilgoak % 0,84. Bestalde, Pariseko burtsak % 0,51 gora egin du, Londresekoak % 0,36 eta Frankfurtekoak % 0,05.

Hala ere, Greziako ezegonkortasunaren eragina nolabait arintzea lortu dute Europako merkatuek, neurri handi batean Wall Streeten emaitzei esker.

AEBetako merkatua zabaldu baino lehen eta hauteskundeen aurrerapenaren berri izan eta berehala, Atenaseko burtsak % 11 behera egin du, Espainiakoak eta Italiakoak % 2 baino gehiago. Parisek ere % 1 behera egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea