Mundua -

AEB-Kuba

Errepublikanoek dute Kubaren blokeo ekonomikoa amaitzeko giltza

Obamak lege bat behar du bahimendua bertan behera uzteko, baina ezin du onartu errepublikanoen babesik gabe, Kongresuan gehiengoa baitute.

Mitch McConnell errepublikanoen burua Senatuan. Argazkia: Efe
Mitch McConnell errepublikanoen burua Senatuan.
AEB-Kuba, 54 urte luze iraun duen gatazka

1:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubaren eta AEBren harreman diplomatikoek hobera egin ostean, duela mende erdi baino gehiagotik Karibeko uharteari egiten dion blokeo ekonomikoa amaitzeko aukerari begira jarri dute orain arreta osoa.

Obamak nahi izan arren, baina, berak bakarrik ezin du ezer egin bere hitzetan ezertarako balio izan ez duen "isolamendua" amaitzeko, horretarako onartu behar duen legeak errepublikanoen babesa behar baitu, duela gutxi gehiengoa eskuratu ondoren.

Hori horrela, blokeo ekonomiko edo bahimendua (94.000 milioi euroko kostua izan du Kubarentzat) bertan behera utzi beharko lukete gerturatze diplomatiko horren ondorioz, baina 2016ko presidentetzarako hauteskundeei begira daudenez, zaila dirudi errepublikanoek horren alde egitea, erbesteratu kubatarren babes handia baitute Floridan, eta horietako batzuk ordezkari errepublikanoak ere badirelako.

Oraingoz, AEBk malgutu egingo ditu uhartera bidaiatzeko edo bertan negozioak egiteko debekuak, baina ez dizkio oraindik turismoari ateak irekiko, eta horrek ekarpen ekonomiko handia egingo lioke Habanari. Bestalde, estatubatuarrek kreditu eta debitu txartelak erabili ahal izango dituzte Kuban; uhartean senideak dituzten estatubatuarrek diru gehiago bidali ahal izango dute bertara; AEBk Kubako produktuak inportatuko ditu pixkanaka, puruak eta rona, besteak beste; eta ikusteko dago Washingtonek "terrorismoaren babesle" estatusa kenduko ote dion Kubari, horrek hainbat zigor kentzea ahalbidetuko bailuke.

Bahimenduaren jatorria

1959. urteko iraultza komunistaren ondoren, AEBk aitortu egin zuen Fidel Castro Kubako presidente gisa.

Dena dela, Kubak nekazaritza arloko erreforma egin eta enpresa estatubatuarrak nazionalizatu zituenean, alarma guztiak piztu ziren Washingtonen, eta Kubako Gobernuaren aurkako zigorrak ezartzen hasi zen.

Fidel Castroren Gobernua itotzeko saiakera horien baitan, AEBk blokeo ekonomikoa ezarri zion Kubari 1960an, eta Castro erorarazteko planak abiatu zituen.

Bahimendu hori dekretuen bidez mantendu zuten hainbat hamarkadatan, baina 1996an lege bihurtu zuten.

Estutasun ekonomikoak zirela eta, Kuba Sobietar Batasunari hurbildu zitzaion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak