Mundua -

AEB-Kuba

AEB eta Kuba, harreman diplomatikoak normalizatzeko bidean

Obamak eta Castrok elkarrizketak hastea eta enbaxadak irekitzea agindu dute.

Barack Obama eta Raul Castro, Nelson Mandelaren hiletan, 2013ko abenduan. EFE
Barack Obama eta Raul Castro, Nelson Mandelaren hiletan. EFE
AEB eta Kubaren arteko gatazka bukatzear da

1:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamahiru urteko lehia politikoaren ostean, AEBk eta Kubak harreman diplomatikoei berriz ekiteko akordio historikoa lortu dute asteazken honetan.

Harremanak guztiz hautsita zeuden 1960tik. Urte horretan, Washingtongo Gobernuak blokeo ekonomikoa ezarri zion uharteari, 1959ko iraultza komunistaren ondorioz.

Akordioa Barack Obama eta Raul Castro AEBko eta Kubako presidenteek iragarri dute, euren herrialdeetako telebistetan egindako bi agerralditan.

"50 urteko isolamenduak ez du funtzionatu", aldarrikatu du Obamak, Etxe Zuritik eskainitako hitzaldi batean, eta duela mende erdi Kubari ezarritako politikek "porrot" egin dutela gaineratu du. Era beran, Castrok "bi herrialdeen arteko giroa hobetzeko" neurriak iragarri ditu.

Obamak eta Castrok ordubete hitz egin zuten atzo telefonoz, hartu-emanak berreskuratzeko. 1959 urtetik AEBko eta Kubako presidenteek izan duten lehen komunikazio zuzena izan zen.

Negoziazio sekretuak, baina, duela hainbat hilabete abiatu zituzten, eta, horietan, Frantzisko aita santuak eta Kanadak parte-hartze garrantzitsua izan dute, bi aldeek aitortu dutenez.

AEBn eta Kubaren arteko harremanetan jazotako norabide aldaketa hau presoak elkar trukatzeko akordio bati esker etorri da. Hain zuzen ere, Habanak Alan Gross kontratista estatubatuarra eta inteligentzia agente bat askatu ditu, eta Washingtonek, aldiz, hiru espioi kubatar.

Enbaxak irekiko dituzte

Telebistan eskainitako hitzaldian, Obamak Kubari duela 53 ezarritako blokeoa kentzea proposatu dio Kongresuari.

Bien bitartean, blokeo hori leuntzeko hainbat neurri iragarri ditu, hala nola Kuban enbaxada bat irekitzea eta AEBko goi-kargudunek uhartea bisitatzea.

Halaber, merkataritza mugak arindu egingo dituzte, eta estatubatuarrak Kubara joan ahal izatea eta bertan euren kreditu txartelak erabiltzea baimenduko dute.

Bi gobernuek lankidetza esparruak zehaztuko dituzte, hala nola osasunean, migrazioan eta narkotrafikoan.

Bestalde, AEBk terrorismoa sustatzen duten herrialdeen zerrendatik kenduko du Kuba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barack Obama