Mundua -
Yemen
25 pertsona hil dira Yemenen izandako bi atentatutan
Lehendabiziko bonba-autoa kontrolgune batean leharrarazi dute, eskola bateko autobus bat ingurutik pasatzen ari zela. 15 ikasle hil dira.
Erredakzioa
Gutxienez 25 pertsona hil dira Yemengo Radaa hirigunean izandako bi atentatutan, bertako agintariek eta larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Lehendabiziko bonba-autoa huthis matxinoen kontrolgune batean zartarazi dute, eskola bateko autobus bat ingurutik igarotzen ari zenean. 15 ikasle hil dira bertan.
Handik gutxira beste bonba-auto bat lehertu da, huthien aldekoa omen den agintari baten etxearen ondoan. Eraso horretan beste 10 pertsona hil dira.
Radaa Arabiar Penintsulako Al Kaidaren gotorlekua da. Talde horrek huthien kontrako ekintzak egin ditu azken hilabeteetan, Sana hiriburua kontrolpean hartu zutenetik boterea eskuratzen ari direla eta.