Mundua -

Bake-elkarrizketak

FARCek larunbatean askatuko ditu Alzate jenerala eta beste bahituak

Gerrillak berriro eskatu dio armadari ez egiteko operazio militarrik askatuko dituzten eremuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak esan duenez,  FARCek datorren larunbatean askatuko ditu Alzate jenerala eta harekin batera bahitutako Jorge Rodriguez kaboa eta Gloria Urrego abokatua.

Gerrillak berriro eskatu dio armadari ez egiteko operazio militarrik askatuko dituzten eremuan. Hortaz, Kolonbiako armadak operazio guztian bertan behera utzi ditu goizaldeko 0:00etan.

FARCek Alzate jenerala, Rodriguez eta Urrego iragan astean bahitu zituen. Une horretatik aurrera, Santosek bake-elkarrizketak bertan behera uztea erabaki zuen.

batera bahitu zuen lehengo astean, momentu horretatik aurrera Juan Manuel Santosek bake elkarrizketak bertan behera uztea erabaki zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea