Mundua -

Kolonbia

Alzate jeneralak bere burua entregatu zuela iradoki du FARCek

Habanan egiten ari diren bake prozesuari boikota egin nahi diotela salatu dute Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek.

Bake elkarrizketak eten ditu Kolonbiako presidenteak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruben Dario Alzate jeneralak bere burua entregatu zuela jakitera eman du FARCek gaur webgune batean argitaratutako editorial batean. Gainera, Habanan (Kuba) egiten ari diren bake prozesuari boikota egin nahi diotela salatu dute Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek.

Astearte honetan prentsaurrekoa emango dutela iragarri du FARCek. Deialdia Habanako Nazioarteko Prentsa Zentroak egin du, baina edukiaren xehetasunik eman gabe.

Santos presidenteak eta Juan Carlos Pinzon Defentsa ministroak Alzate jeneralaren bahiketa baieztatu zuten igandean. Bizkartzainik gabe eta zibilez jantzita Las Mercedes baserrian sartu zen, beste soldadu batek eta abokatu batek lagunduta, Chocoko (mendebaldean) departamentuan.

Anncol atarian argitaratutako testuan, “kolonbiarren bake irrika zapuztu dute beste behin ere; garrote eta azenarioaren edo tiroen erdian negoziatzeko estrategiak porrot egin duela argi dago”, ziurtatu dute Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek.

Bizkartzainik eta armarik gabe

FARCen arabera, Alzate “Task Force TITANeko komandantea da, borroka armatuan 31 urteko eskarmentua du, lantzaria, Militar Policen ibilitakoa da eta Militar Sciencen doktorea da”; inolako xederik gabe bizkartzain eta arma barik FARCen zonaldean sartzea ezinezkoa da.

“Ergelkeria” bat dela azpimarratu du testuak. “Alzate bezalako ikur batek hori egitea ez da sinesgarria”, erantsi du FARCek.

Gertakariaren berri izan eta gero bake elkarrizketak bertan behera utzi zituen Santos presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea