Mundua -

Eskozia

Eskoziaren independentzia aldarrikatu du Salmondek agurrean

Eskoziaren independentziaren aldeko erreferenduma bultzatu izanaz harro agertu da Salmond jarraitzaileen aurrean.

Alex Salmond alderdiaren ekitaldian. Argazkia. EFE
Alex Salmond EFE
Alex Salmondek SNPren zuzendaritza utzi du

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buruzagi izan den Alex Salmondek Eskoziaren independentzia defendatu du alderdiko buru bezala egin duen azken hitzaldian. “Erresuma Batutik banatzea da Eskoziaren etorkizuna”, esan du.

“Nazio independentea da Eskozia, argiago dugu orain”, zehaztu du alderdia Perthen egiten ari den batzarrean. Eskoziako herritarrek independentziari ezezkoa eman ondoren egin duten lehen batzarra da hori.

Politikari abertzaleak dimisioa aurkeztu zuen irailaren 19an, galdeketaren hurrengo egunean. Alderdiaren buruzagitza uztaz gain, Edinburgoko Parlamentuan 2007 urtetik duen ministro printzipal kargua ere utziko du datorren astean. Nicola Sturgeon, bere bigarrenak, hartuko du kargua.

Eskoziaren independentziaren aldeko erreferenduma bultzatu izanaz harro agertu da Salmond jarraitzaileen aurrean.

“Galdeketaren ondoren, gure aurkariek uste dute Eskozia isilarazi egin dutela, kutxa batean sartu behar dugula berriz ere, dena amaitu dela. Baina nik ezetz diot”, esan du. Galdeketak etorkizunari begira dena aldatu duela gaineratu du.

“Herritarrak ez dira berriz ere itzal politikoen artean ezkutatuko; nazioa ez da iluntasunean galduko. Munduko mapan kokatu dugu Eskozia, azken urtean munduaren begiak guregana begira egon dira”, adierazi du Slamondek.

SNPko buruzagiaren ustez, “ezezkoa eman zuten herritar askok ‘oraindik ez’ esan nahi zuten benetan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia albisteak Eskoziako independentzia erreferenduma