Mundua -

Iztapalapa

Poliziak Igualako alkatea eta haren emaztea atxilotu ditu Mexikon

Polizia Federalak atxilotu ditu, alokairuan zuten etxebizitza batean, eta 43 ikasleren desagerpenarekin lotzen dituzte.

Poliziak uste du alkateak eman zuela ikasleak desagerrarazteko agindua. EFE
Poliziak uste du alkateak eman zuela ikasleak desagerrarazteko agindua. EFE
Poliziak uste du alkateak eman zuela ikasleak desagerrarazteko agindua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Abarca Mexikoko Iguala hiriko alkatea eta haren emaztea Iztapalapan atxikotu dituzte, Mexikoko Polizia Federalak egindako operazio batean, tokiko hedabideek zabaldu dutenez. Antza denez, alokairuan bizi ziren etxebizitza batean atxilotu dituzte, aipatutako hirian. 43 ikasle desagerraraztea eta sei lagun hiltzea egotzi diete.

Iraliaren 26an Poliziak landa-eskola bateko ikasleen kontra tiro egin zuen, Abarcaren aginduz, antza. Alkatea ihes eginda zegoen ordurako, Maria del los Angeles Pineda emaztearekin eta Felipe Flores Igualako Segurtasun idazkariarekin, baina gertatutakoaren errudun jo dituzte.

Egun horretan, sei pertsona hil ziren, 25 zauritu zituzten eta 43 ikasle atxilotu eta, ondoren, Guerreros Unidos kartelera eraman zituzten. Bertan desagertu ziren, Mexikoko Fiskaltza Nagusiaren ikerketaren arabera.

Horrekin zerikusirik dutelakoan, 100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, tartean Iguala eta Cocula udalerriko poliziak, kriminalen kontrako taldeko kideak eta talde horren burua, Sidronio Casarrubias. Casarrubiasek zabaldu zuen kartelak dirua ematen diola alkateari hilero, eta Polizian nork sartu behar zuen ere erabakitzen omen zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Mexiko