Mundua -
Nigeria
Boko Haramek ukatu egin ditu su-etena eta neskak aske uzteko asmoa
‘’Nesken gaia ahaztuta dago; aspaldi izan ziren ezkonduak’’, esan du Abubakar Shekau Boko Harameko buruak, bideo batean.
Erredakzioa
Abubakar Shekau Boko Haram sekta islamiarraren buruak ukatu egin du bideo batean Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana eta bahitutako 200 neskak askatzeko asmoa izatea.
‘’Nesken gaia ahaztuta dago; aspaldi izan ziren ezkonduak’’, esan du Boko Harameko buruak. Neskek bere familiak berriz ikusiko ez dituztela ere adierazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea