Mundua -

Estatu Islamikoa

Pariseko eta AEBetako metroetan eraso egin nahi du EIk, Iraken arabera

Talde jihadistek entrenatutako terroristak New Yorkeko eta Pariseko metroetan atentatu konkretuak egiteko mehatxuak baieztatu ez dituztela adierazi du Etxe Zuriak.

Poliziak kontrolak egin ditu Times Squareko geltokian, New Yorkeko metroan. Argazkia: EFE
Poliziak kontrolak egin ditu Times Squareko geltokian, New Yorkeko metroan. Argazkia: EFE
Poliziak kontrolak egin ditu Times Squareko geltokian, New Yorkeko metroan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoaren ekintzaileek Pariseko eta AEBetako metro sistemetan erasoak egin nahi dituzte, Haider al Abadi Irakeko lehen ministroak jakitera eman duenez. Irakeko Inteligentzia zerbitzuen informazio "sinesgarria" jaso dutela azaldu du Al Abadik.

"Gaur, hemen nagoen bitartean, Bagdaden txosten zehatzak jasotzen ari naiz. Atxiloketak egin dituzte, eta Irak barrutik erasoak bideratu nahi dituzte", esan du agintariak.

Estatu Islamikoa talde jihadistek entrenatutako terroristak New Yorkeko eta Pariseko metroetan atentatu konkretuak egiteko mehatxuak baieztatu ez dituztela adierazi du Etxe Zuriak.

"Ez dugu konplota baieztatu, Irakeko Inteligentzia zerbitzuekin informazioa berriz aztertu behar dugu zerbait esateko", Caitlin Hayden Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren bozeramaileak agiri labur batean ziurtatu duenez.

G7 taldearen babesa

Bestalde, EIren kontrako erasoaldiari babesa eman diote G7 taldeko Atzerri ministroek. Jihadisten aurrean mundu guztiaren batasuna goraipatu dute buruzagiek.

Jihadistak geldiarazteko "ekarpen guztiei" ongietorria egin diete Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta AEBetako Atzerri ministroek eta Catherine Ashton EBko diplomaziaren buruzagiak. Besteak beste, Irakeko indarren entrenamendua eta materialaren horniketa aipatu dituzte.

Azkenik, James Foley y Steven Sotloff AEBetako kazetariak eta David Haines Erresuma Batuko boluntarioa hil zituen EIko kidea identifikatu dutela iragarri du James Comey FBIko zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Paris gaur