Mundua -

Estatu islamikoa

Aljerian bahitutako turista frantziarra hil dute jihadistek

Estatu Islamikoari lotutako Kalifatoaren soldaduak taldeak bideoa zabaldu du interneten.

Aljerian bahituta zeukaten frantziarra hil dute jihadistek

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Aljerian bahitutako turista frantziarra hil du Estatu Islamikoari loturiko Kalifatoaren Soldaduak taldeak, François Hollande Frantziako presidenteak baieztatu duenez. Hala ere, Frantziak ez dituela Estatu Islamikoaren kontrako erasoak etengo ohartarazi du.

Frantziak terrorismoaren kontrako borrokari eta, "bereziki", Estatu islamikoarekin kontrakoari eutsiko diola nabarmendu du Frantziako presidenteak. Ostegunean, Frantziako Defentsa Kontseilua elkartuko da jihadismoaren kontrako erasoak aztertzeko eta hiritar frantziarren babes handiagoa eskaintzeko. "Frantziak ez du terrorismoaren aurrean amore emango, ez du inoiz amore emango, hori baita bere eginbeharra eta ohorea", gaineratu du.

Estatu Islamikoari lotutako Kalifatoaren soldaduak taldeak "Odolezko mezua Frantziako Gobernuarentzat" izenburua duen bideoa zabaldu du interneten. Bertan, turista frantziarra belaunikatuta ageri da aurpegia estalita eta arma eskuetan duten lau pertsonaren aurrean. Arabiarrez testu bat irakurri ostean Gourdel turista frantziarrari lepoa moztu ei diote, baina heriotzaren unea ez da erakusten bideoan.

Kalifatoaren Soldaduak taldeak turista frantziarraren bahiketa aldarrikatu zuen astelehenean igorritako bideo batean. "Aljeriako Jung al Jilifa talde armatuaren eskuetan nago" zioen turista frantziarrak bideoan. Aipaturiko bideoan izen-abizenak, adina eta jaiotze-data esaten zituen bahituak.

Ondoren, François Hollande Frantziako presidenteari ondorengo mezua bidali zion: "Talde armatu honek zuri Iraken esku-hartze gehiagorik ez egitea eskatzeko esan dit. Bahituta naukate eta hemendik ateratzeko ahal duzun guztia egiteko eskatzen dizut". Kalifatoaren Soldaduek 24 orduko epea eman zioten Frantziari nazioarteko hainbat herrik Iraken Estatu Islamikoaren kontra hasitako erasoetan parte hartzeari uzteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea