Mundua -

Analisia

Eskoziak lorik egin ez zuen gaua

Beldurra gailendu da? Non gelditu da Yes Scotlantek azkeneko egunetan Eskoziako herri eta hirietako kaleetan zabaldu duen esperantza mezua?

Iratxe Etxebarria | Edinburgo

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean ikusitakoagatik emaitza aurreikusi behar izan banu, zalantza barik independentziak irabaziko duela esango nuen. Baina usteak erdi ustel. Boto zenbaketa hasi denetik, uneoro ezetza gailendu zaio baietzari. Glasgow, biztanle gehien dituen Eskoziako hiriaren emaitzak (% 53 alde, % 46 kontra) eman die independentistei esperantzarako aukera txiki bat. Baina minutu gutxian, errealitateak aurre hartu die. Azkenean, 400.000 botoko aldeagatik, Eskoziak Erresuma Batuan jarraitu nahi duela adierazi du.

Alistair Darling  Better Together unionisten buruzagiak esan duenez, isiltasunak hitz egin du. Orain arte kalean ageri ez zirenek hordagoa bota dute. Beldurra gailendu da? Non gelditu da 'Yes Scotlant'-ek azkeneko egunetan Eskoziako herri eta hirietako kaleetan zabaldu duen esperantza mezua?Nabarmentzekoa, parte hartzea. Hamarretik zortzi baino gehiago izan dira erreferendumean parte hartu dutenak. Europan ez da sarri holako parte hartzerik ezagutu. Alex Salmond ministro nagusiak prozesu demokratiko baten garaipena nabarmendu du, eta emaitza onartu arren, gogoratu du Eskozian milioi bat eta 600 mila independentistak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bigarrena Eskoziako erreferenduma