Mundua -
Fidel Castroren biografia
Fidel Castroren bizitzako data garrantzitsuenak
Hona hemen Fidel Castroren biografia, biografia kronologiko gisa idatzita.
Erredakzioa
Fidel Castroren bizitzako data garrantzitsuenak
1926-08-13: Biran udalerriko Manacas etxaldean jaio zen.
1945: Zuzenbide ikasketak hasi zituen, Habanan.
1948: Mirtha Díaz-Balart filosofia ikaslearekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten elkarrekin: Fidel. 1954ra arte egon ziren ezkonduta.
1953-07-26: Kubako Santiagon, Moncada eta Carlos Manuel Cespedes kuartelen aurkako erasoa zuzendu zuen, Raul anaiarekin batera, Fulgencio Batista kolpistaren erregimenaren aurka. Porrot egin zuen.
1953-10-16: Fidel eta Raul kartzelan sartu zituzten. "Historiak absolbituko nau" alegatu ospetsua irakurri zuen epaiketan.
1955-05-15: Pinos uharteko kartzelatik irten ziren, Batistaren Gobernuak amnistia eman eta gero.
1955eko uztaila: Castro anaiak Mexikora atzerriratu ziren, eta Ernesto "Che" Guevara mediku argentinarra ezagutu zuten. Fidelek eta "Che" Guevarak Kubara gerrillari eta guzti itzultzea prestatu zuten.
1956-11-25: Mexikoko Santiago de la Peñatik abiatu zen, 82 gizonekin batera, Granma yatean, iraultza hasteko asmoz.
1956-12-02: Las Coloradas hondartzan lehorreratu ziren.
1959-01-01: Batistak Kubatik ihes egin zuen, eta iraultzak arrakasta izan zuen.
1959-01-08: Castro garaile sartu zen Habanan.
1960-05-07: Kubak eta SESBk harreman diplomatikoak abiatu zituzten, eta baita lankidetza militarra eta ekonomikoa ere.
1960-10-20: AEBko Gobernuak kubatar esportazioak enbargatzea agindu zuen.
1961-01-03: Kubak eta AEBk harremanak haustea erabaki zuten.
1961-04-19: Mendean hartu zituen bera kargutik kendu nahi zutenak, Cochinos badian.
1962: Misilen krisia hasi zen, buru nuklearrak zituzten errusiar misilak jarri zituztelako uhartean.
1975: Kubako Alderdi Komunistaren lehenengo kongresuan, lehen idazkari izendatu zuten Fidel, eta Raul anaia, idazkariorde.
1976-12-03: Estatuko Kontseiluko presidente izendatu zuten.
1980: Milaka kubatar Peruko enbaxadan errefuxiatu ziren. Krisiaren ondorioz, 130.000 pertsona irten ziren uhartetik.
1984: Migrazioaren inguruko lehen itunak sinatu zituen AEBekin.
1989-04-02: Mikhail Gorbatxov Habanara joan zen, bisitan, eta Castrok uko egin zion Perestroika abiatzeari.
1989: Arnaldo Ochoa jenerala, borroka askotako heroia, eta beste militar batzuk epaitu eta fusilatu zituzten.
1994ko uda: Baltseroen krisia. 30.000 pertsonatik gora joan ziren uhartetik.
1998-01-01: Joan Paulo II.aren bisita.
2000-12-17: Panamara joan zen, Iberoamerikako Goi-bileran parte hartzeko asmoz. Biharamunean, Luis Posada Carrilesek zuzentzen zituen ekintzaile batzuk atxilotu zituzten, Castroren aurkako atentatu bat egin nahi zutela egotzita.
2001: Ekitaldi jendetsu batean, zorabiatu egin zen.
2003: Kubako 75 disidente atxilotu eta zigortu zituzten.
2006-07-31: Ez zen bere 80. urtebetetzea ospatzeko berak jarri zuen hitzordura joan.
2006-08-13: 80. urte bete zituen egunean, Juventud Rebelde egunkari ofizialak haren mezu bat eta argazki batzuk kaleratu zituen, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak egin zion bisitaren harian.
2007-06-18: "Hiltzeko zorian" egon zela esan zuen.
2008-02-09: Kubako Estatuko Kontseiluak Parlamentuaren osoko bilkura deitu zuen otsailaren 24rako.
2008-02-18: Ez dela berriro presidente izango iragarri zuen.
2009-01-20: Aldaketa azkartu egin zen Kuban.
2009-01-24: Kubako Gobernuaren erabakietan ez zuela sartu nahi esan zuen.
2009-08-09: Presidente ohiak kargu garrantzitsuena du oraindik, alderdia zuzentzen jarraitzen baitu.
2010-08-08: Azken hitzaldi publikoa eman eta lau urtera, Kubako Parlamentura itzuli zen.
2010-09-04: 2006tik lehen hitzaldia eman zuen jendetzaren aurrean.
2010-11-19: Kubako Alderdi Komunistako buruzagitza uzteko asmoa zuela iradoki zuen.
2013-02-05: Botoa ematera joan zen, zazpi urtean lehen aldiz.
2013.10.22: Moneta-dualtasuna bertan behera uzteko prozedura iragarri zuen Kubak.
2014.03.29: Kubako Batzar Nazionalak kanpoko dirua erakartzeko atzerriko inbertsioari buruzko lege berria onartu zuen.
2014.04.29: Kubak eta Europar Batasunak elkarrizketa politikorako eta elkarkidetzarako akordioa lortzeko negoziazioa abiatu zuten.
2014.12.17: Raul Castrok eta Barack Obamak harreman diplomatikoak berrezartzeko negoziazioak iragarri zituzten.
2015.01.21-22: Kuba eta AEBren arteko lehen negoziazioak hasi ziren Habanan, harremana berrezartzeko.
2015.04.11: Obama eta Castroren arteko lehen bilera. Elkarren arteko harremanak berrezartzeari buruz hitz egin zuten, Ameriketako Batzarra zela eta.
2015.06.29: AEBko Gobernuak terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendatik kanpo utzi zuen Kuba.
2015.07.20: Kubak enbaxada ireki zuen Washingtonen, Bruno Rodriguez buru izan zuen ekitaldian. John Kerry AEBko Estatu idazkariarekin bildu zen.
2015.09.11: Kubaren eta AEBren batzordearen lehen bilkura egin zen. Egin zitezkeen gaien agenda eta berehala lanean hasteko akordioa adostu zuten, Habanan.
2015.09.18: AEBko Gobernuak Kubara bidaiak egiteko eragozpenak samurtu zituen, baita salerosketak ere (telekomunikazioak, banku-kontuen irekiera eta negozioak uhartean).
2016.02.16: AEBk eta Kubak udazkenetik aurrera hegaldi komertzialak abian jartzeko akordioa hitzartu zuten.
2016.03.11: Bi urtez negoziatu eta gero, Kubak eta EBk elkarrizketa politikorako eta elkarkidetzarako akordioaren dokumentua sinatu zuten.
2016.03.20-22: Obamak Habanara bidaia egin zuen, familiarekin eta John Kerry Estatu idazkariarekin. Raul Castrorekin eta disidenteekin bildu zen.
2016.04.16-19: Kubako Alderdui Komunistaren Kongresua. Raul Castro aukeratu zuten idazkari nagusi.
2016.07.08: Batzar Nazionalaren aurrean, Raul Castrok onartu zuen gastuak murriztu beharko zituztela, egoera ez baitzen ona.