Mundua -
Nigeria
Boko Haramek erail egin du Bornon bahitutako bi buruzagietatik bat
Miliziako ustezko kideek bi buruzagi musulman bahitu dituzte eta, ondoren, horietako bat hil dute.
Erredakzioa
Boko Haram milizia islamiarrak erail egin du Bornon bahitutako bi buruzagietatik bat. Miliziako ustezko kideek bi buruzagi musulman bahitu dituzte eta, ondoren, horietako bat hil dute, eskualde horretako Gobernuak baieztatu duenez.
"Gwozako emirra erail egin dute, armadun hainbat gizonezkok egindako erasoaren ostean. Boko Haram taldeko kideak lirateke'', esan du Bornoko Gobernuak, ohar batean.
Ustezko milizianoek Idriss Timta Gwozako emirra eta Ismaila Mamza Ubako emirra bahitu dituzte, Zhur hegoaldean. Hileta batera zihoazen bahitu dituztenean, Gobernuko bozeramale batek adierazi duenez.
Armadak operazio berezia jarri du martxan nahitutakoak askatzeko.
Boko Haram miliziak 200 neskatik gora ditu apiriletik bahituta.