Mundua -
Atentatua
118 hildako Nigerian, bi bonba-autok eztanda egin ondoren
Leherketak Jos hirian izan dira, 15 bat minutuko aldeaz.
Erredakzioa
118 pertsona hil dira Nigerian, bi bonba-autok eztanda egin ondoren astearte honetan, Larrialdien Kudeaketarako Agentzia Nazionalak jakitera eman duenez. Leherketak Jos hirian izan dira, Nigeria erdialdea, 15 bat minutuko aldeaz.
Eztandek kalte larriak eragin dituzte gertuko saltokietan. Izan ere, Terminus zonaldean izan da atentatua, hiriaren erdialdea, merkatuetatik, bulegoetatik eta saltokietatik gertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea