Mundua -

Bahiketa

AIk Nigeriako agintarien gelditasuna kritikatu du

Erakundeak aipatutako hainbat iturriren arabera, Nigeriako Gobernuak lau orduko aurrerapenarekin izan zuen Boko Harameko erasoaren berri.

Bahitutako neskak askatzeko aldarrikapen ekitaldia. Argazkia: EFE
Bahitutako neskak askatzeko aldarrikapen ekitaldia. Argazkia: EFE
Bahitutako neskak askatzeko aldarrikapen ekitaldia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Gobernuko segurtasun indarrek lau orduko aurrerapenarekin izan zuen Boko Harameko erasoaren berri, Amnistia Internazionalak aipatutako hainbat iturriren arabera.

Erakundearen aburuz, agintarien gelditasuna "herritarrak babesteko Gobernuaren arduragabekeria lotsagarria da", Netsanet Belay AIren Afrikako zuendariak azaldu duenez.

"Nigeriako segurtasun indarrek erasoaren berri izateak eta neurririk ez hartzeak gertakariarengatik sortu den sumintasuna areagotzea besterik ez du eragingo", gaineratu du.

Amnistiak kontsultatuko iturrien arabera, herritar talde batek behin baino gehiagotan ohartarazi zituen Damboako eta Maiduguriko agintariak, apirilaren 15eko goiz hartan, Gagilam herrian Chibok hirira bidaiatzeko asmoa zuten eta armak zeramatzaten talde batekin topatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea