Mundua -

Krisia Ukrainan

Errusiazaleek Gorlovkako udaletxea eta Polizia etxe bat hartu dituzte

Administrazio publikoko hainbat egoitza okupatu dituzte azken 24 ordutan Ukraina ekialdean.

Errusiazaleek Gorlovkako udaletxea eta Polizia etxe bat hartu dituzte. Argazkia: EFE
Errusiazaleek Gorlovkako udaletxea eta Polizia etxe bat hartu dituzte. Argazkia: EFE
Errusiazaleek egoitza ofizial gehiago hartu dituzte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armatutako gizon talde batek, ustez milizia errusiazaleak direnak, Ukraina hego-ekialdeko Gorlovka hiriko udaletxea eta Polizia etxe bat hartu dituzte asteazken honetan, bertako hedabideek jakinarazi dutenez. Ostrov albiste agentziaren arabera, Udaletxea okupatu dutenek laneko uniformeak dituzte soinean.

Gorlovka hiriak 250.000 biztanle pasatxo ditu eta Donetsk hiritik 40 kilometrora dago.

"Lantokira heldu garenean ezin izan dugu eraikinera sartu, atarian gizon armatuak zeudelako", adierazi dio Udaletxeko funtzionario batek 06242.com.ua. atari digitalari.

Administrazio publikoko hainbat egoitza okupatu dituzte azken 24 ordutan Ukraina ekialdean.

Asteartean esaterako, errusiazaleek Luganskeko Gobernuaren egoitza eta Fiskaltza hartu zituzten. Egoeraren larritasuna ikusita, Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak premiazko bilera egingo du gaur eskualdeetako gobernadoreekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia argazkiak