Mundua -

Ukrainiako krisia

Zigor berriak aztertu behar dituzte Moskuren aurka

Frantziako presidenteak G7ko estatuburu eta gobernuburuekin hitz egin du.

François Hollande
François Hollande
François Hollande

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako, AEBko, Alemaniako eta Erresuma Batuko estatuburuek eta gobernuburuek zigor gehiago ezarriko dizkiote Errusiari, Ukrainaren eta Moskuren arteko tentsioa baretzen ez bada.

François Hollandek, Barack Obamak, Angela Merkelek, David Cameronek eta Matteo Renzik telefonoz hitz egin dute gaur, eta Errusiaren aurka zigor gehiago ezartzea beharrezkoa dela agertu dute. Gainera, Moskuk mugimendu militarrak bertan behera utzi behar dituela adierazi dute.

Atzo, Errusiak ariketa militarrak abiatu zituen Ukrainako mugan, eta Arseni Yatseniuk herrialde horretako lehen ministroak "hirugarren mundu gerra" piztu nahi izatea egotzi zion.

"Genevan hitzartutako konpromisoei jarraiki, Errusiak tentsioa baretzen lagundu behar du", esan du Hollandek, agiri batean. Horretan, "Ukrainaren subiranotasuna eta lurraldetasuna" errespetatzeko deia egin du.

Joan den astean, Errusiak, AEBk, Ukrainak eta Europar Batasunak akordioak sinatu zituzten, eta, horien arabera, errusiazaleek utzi egin beharko zituzten Ukrainako ekialdean okupatutako eraikin ofizialak, nazioarteko begiraleek behatuta.

Gainera, Ukrainan aritzen diren legez kanpoko talde armatu guztiak desegitea eta ekialdeko protestetan krimenik egin ez dutenei amnistia ematea ere hitzartu zuten.

Hollandek, Obamak, Merkelek, Cameronek eta Renzik premiazkotzat jo dute akordioa betetzea, eta Ukrainako prozesu demokratikoak arrakasta izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mosku bideoak