Mundua -

Bahiketa

200 neskatila bahitu dituzte Nigeriako eskola bati egindako erasoan

Dirudienez, gizonezko armatu batzuk Chibok eskolara joan dira bart, eta bertan ziren neskatilei lau kamiotara igotzeko agindu diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 neskatila inguru bahitu dituzte astelehen gauean, Nigeriako ipar-ekialdean egindako eraso batean, adingabeen gurasoek BBC kateari jakitera eman dienez. Boko Haraman talde islamiarrak egin du ustez bahiketa.

Dirudienez, armatutako zihoazen gizonezko batzuk Chibok eskolara iritsi dira, Borno estatuan, astelehen gauean, eta bertan ziren neskatilei lau kamioetara igotzea agindu zieten.

Poliziak berretsi egin du Chiboken ikasleen erresidentziaren aurkako egindako erasoa, baina bahiketaren berri izan ez duela gaineratu du.  Adingabe batek BBCri kontatu dionez, berak eta beste kide batzuek ihes egitea lortu dute, kamioitik salto eginda.

Aurten, oraingoz, Boko Harameko borrokalariek 1.500 zibil baino gehiago hil dituzte, Nigeria ipar-ekialdeko hiru estatuetan. Astelehen honetan, leherketa baten ondorioz, gutxienez 71 pertsona hil ziren Abuya kanpoaldean; atentatua talde islamiarra leporatu zioten.

Boko Haramek "islamiarra ez den hezkuntza bekatua da" esan nahi du, eta "sharia" edota lege islamiarra inposatzeagatik borrokatzen du Nigerian. Herrialdearen iparraldean gehiengoa musulmana da, eta kristaua hegoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea