Mundua -

Su-etena Sirian

Laguntza humanitarioa zeraman konboia Homsetik irten da

NBErentzat "etsipen" handia izan da, su-etena indarrean egonda, konboiari eraso egin izana.

NBEren konboi bat, zibilak Siriatik ateratzen. Irudia: EFE
NBEren konboi bat, zibilak Siriatik ateratzen. Irudia: EFE
NBEren konboi bat, zibilak Siriatik ateratzen. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Ilargi Erdi Gorri Arabiarrak informatu duenez, erakunde horrek eta NBEk antolatutako konboiak -laguntza humanitarioarekin- Homsetik irtetea lortu du, baina kamioi bateko gidari bat zauritu dute.

Gainera, giza-aldeko erakundeak baieztatu egin du zenbait misilek konboitik gertu jo dutela eta kamioiak bart tirokatu dituztela, Homsen sartu direnean.

"Nahiz eta taldea bonbardatu eta tirokatu duten, laguntza eramatea lortu dugu; 250 pakete janariarekin, zaurituak artatzeko 190 pakete eta gaixo kronikoentzat sendagaiak", azaldu du taldeak. Bashar al Assad presidenteak erreboltariei egotzi die erasoak, eta oposizioak Armadari.

"Etsipen handia"

Valerie Amos NBEren larrialdeko laguntza koordinatzen duen kidearentzat "etsipen handia" izan da, hiru eguneko su-etena indarrean egonda, konboiari eraso agin izana eta, ziurtatu duenez, ez dute "etsiko" laguntza humanitarioa Homsera eramateko ahaleginetan.

"Etsipen handia izan dut bi aldeetan adostutako hiru eguneko etenaldia apurtu delako eta laguntza zeramatzaten langileak helburu bihurtu direlako", esan du Amosek ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea