Mundua -

Gatazka Ukrainan

Yanukovichek dio konpromiso guztiak bete dituela

Ukrainako Parlamentuak amnistia onartu du, baina oposizioak dio presidenteak ez duela agindutako bete. Baldintzarik gabeko amnistia eskatzen zuten.

Oposizioak gaitzetsi egin du Ukrainiako Parlamentuak onartutako amnistia

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainak duela bi hilabete bizi duen krisia egoera gainditzeko oposiziorekin adostutako konpromiso guztiak bete dituela esan du ostegun honetan Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak, eta giroa berotzen aritzea egotzi dio oposizioari.

"Hartutako konpromiso guztiak bete ditugu. Istiluetan  atxilotutako lagun guztiak aske uztea bermatzen duen amnistia legea onartu du parlamentuak'', azaldu du Yanukovichek, bere webgunean kaleratu duen adierazpen ofizial batean.

Bajan dago Ukrainako presidentea, sukarrak eta arnas gaixotasun larri batek jota.

Bart onartu zuen Parlamentuak amnistia legea, Yanukovich presidentearen eta Alderdi Komunistaren aldeko botoekin. Lege hori istiluak hasi zirenetik oposizioko aktibistek okupatutako eraikinak husten dituzten unean sartuko da indarrean.

Oposizioko alderdiek baldintzarik gabeko amnistia eskatzen zuten eta, ondorioz, ez zuten bozketan parte hartu. Halaber, legeak ezarritako baldintzak beteko ez dituztela aurreratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea