Mundua -

2016ko martxoaren 24an

Eskozia 2016an izango da independente, baietzak irabaziz gero

Horixe agertuko da independentziari buruzko Liburu Zurian, Eskoziako Gobernuak datorren asteartean aurkeztuko duen txostenean. Erreferenduma 2014ko irailaren 18an izango da.

2014ko irailaren 14an izango da erreferenduma. Argazkia: EiTB
2014ko irailaren 14an izango da erreferenduma.
2014ko irailaren 14an izango da erreferenduma. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskozia estatu independente izan liteke 2016ko martxoaren 24an egingo duten erreferendumean baiezkoak irabaziz gero, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak gaur iragarri duenez. Data ez dute kasualitatez hautatu, 1707an Ingalaterraren eta Eskoziaren batasunaren baldintzak adostu zituzteneko urteurrena betetzen baita orduan.

Independentziari buruzko Liburu Zurian agertzen da egun hori. Datorren asteartean aurkeztuko dute txosten hori, eta independentziaren inguruko zalantza guztiak argituko dituela espero dute.

670 orriko txosten horretan, "independentziaren aldeko argudio ekonomiko, sozial eta demokratikoak" azalduko dira, Alex Salmonden ondokoak jakitera eman duenez.

Sturgeonen esanetan, Liburu Zuriak "Eskoziaren indar ekonomikoa jasoko du, eta independentzia nola aldarrikatuko den, negoziazioak, prestakuntzak... baita erreferendumetik independentzia lortu arte egin beharko diren akordioak ere".

Erreferenduma, 2014ko irailaren 18an

2014ko irailaren 18an, 16 urtetik gorako eskoziarrek galdera honi erantzungo diote erreferendumean: "Eskoziak independente izan behar du? Bai ala ez?".

Azken inkesten arabera, herritarren % 47 independentziaren kontra daude, baina oraindik zer bozkatu ez dakitenak % 24 direnez, ez dago jakiterik azkenean zer gertatuko den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskoziako erreferenduma