Mundua -
Gerra Sirian
Obamak negoziatzeko konpromisoa hartu du, bide militarra baztertu gabe
AEBetako presidenteak berretsi egin du eraso kimikoari erantzuna eman behar zaiola.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak konpromisoa hartu du NBEko Segurtasun Kontseiluan Siriako gatazkari konponbide diplomatikoa bilatzeko, baina, horrek porrot egiten badu, bide militarretik jarraitzeko apustua berretsi du.
Obamak telebistan eskainitako hitzaldi batean azaldu duenez, azken urte eta erdian AEBek "protesta baketsuak" egin ditu, herrialdeak "ezin baititu atzerriko gerra zibil guztiak konpondu", baina "egoera zeharo aldatu zen abuztuaren 21ean, Al Asadek mila pertsona ingururen aurka gasa jaurti zuenean".
Horren esanetan, esku hartu beharra dago, "ez bakarrik Nazioarteko Zuzenbidearen eta gure humanitate zentzuaren urraketa bat delako, baizik eta erantzunik ez badago, Al Asaden Erregimenak ez du arrazoirik izango arma kimikoak erabiltzeari uzteko".
Horren haritik, "Al Asaden aliatuek, Iranek kasu, arma nuklearra" egin lezaketeela ohartarazi du, "eta hori arriskua izango litzateke Israelentzat, Turkiarentzat eta Jordaniarentzat".
Siria, Arma Kimikoen Ituna sinatzeko prest
Bestalde, Walid al Moulem Siriako Atzerri ministroa prest agertu da Arma Kimikoen Nazioarteko Ituna sinatzeko eta Erregimenaren arma kimikoei buruzko informazioa emateko.
Hori horrela, baieztatu egin du Siriak zehaztu egingo duela non dituen arma kimikoak, eta geldiarazi egingo duela ekoizpena. Gainera, nazioarteari lantegiak erakusteko prest agertu da.