Mundua -
Siriako gerra
Frantziak Segurtasun Kontseilura eramango du Errusiaren proposamena
Bestalde, AEBetako Senatuak atzeratu egin du Siriaren aurkako balizko erasoari buruzko bozketa.
Erredakzioa
Frantziak NBEko Segurtasun Kontseilura eramango du AEBek Siriari ez erasotzeko Errusiak egindako proposamena, hau da, Bashar Al Asadek Erregimenak arma kimikoak entregatzea nazioarteari.
Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroak iragarri duenez, gaur bertan eramango dute ekimena Kontseilura.
Lehenik eta behin, testuak gaitzetsi egingo du abuztuaren 21ean Damaskon jazotako sarraskia. Gainera, eraso hori zigortzeko eta Erregimenak arma kimikoak entregatzeko ere eskatuko du.
Txinak babesa agertu dio planari
Txinak babesa agertu dio Errusiak aurkeztutako proposamenari, hau da, eta horrekin bat egitea eskatu dio nazioarteari.
"Txinak ongietorria eman nahi dio Errusiaren proposamenari. Ekimen horren ondorioz, tentsioak leundu egingo dira; gatazkari irtenbide politikoa emateko eta Siriako egonkortasuna bermatzeko lagungarria izango da", adierazi du Hong Lei Txinako Atzerri ministroak, prentsaurrekoan.
Siriako oposizioak sei ordezkari bidali ditu gaur Txinara, hitz egiteko.
AEBetako Senatuak atzeratu egin du bozketa
Bestalde, AEBetako Senatuak atzeratu egin du Siriari erasotzeko proposamenari buruzko bozketa, Harry Reid Alderdi Demokratak Alderdi Demokratak Ganbera horretan duen buruak iragarri duenez.
Senatuak asteazkenean bozkatuko zuen, aldez aurretik Atzerri Batzordean onartutako proposamena. Hain zuzen ere, 90 egunez Siriari erasotzeko plana onartu zuten.
Atzo arratsaldean, Barack Obamak aitortu egin zuen erasoa geldiarazi egingo lukeela, Bashar Al Asadek arma kimikoak entregatuko balitu.