Mundua -
Erasoa
Siriako Armadaren erasoaldiak 58 hildako eta ehunka zauritu utzi ditu
Matxinoen gotorlekua den Quseir hiria berreskuratzeko egin dute Siriako Armadak eta Hizbulak erasoaldia.
Erredakzioa
Gutxienez 58 lagun hil dira eta ehunka zauritu dira Siriako Armadak eta Libanoko Hizbularen matxinoek era bateratuan egin duten erasoaldian, Qusair hirian, Libanoko mugatik gertu, aktibistek jakinarazi dutenez.
Hadi Abdula aktibistak esan duenez, erasoaldi gogorra gertatu da hirian, nahiz eta oraindik ez dela erregimenaren esku geratu ziurtatu duen.
Qusair hirian 20.000 lagun inguru bizi dira eta Libanoko mugatik sei kilometrora dago. Orain aste batzuk Siriako Armadak eta Hizbulak hiria inguratu zuten.
Orontos ibaitik gertu dago eta leku estrategikoa da; izan ere, sunien eta xiien herrien artean dago. Azken horiek Bashar Al Assaden aldekoak dira.
Siriako Armadarentzat Damasko eroriz gero, Bekaaren eta Mediterraneoko kostaren artean bide bat zabalik mantentzea ezinbestekoa da.