Mundua -

Gatazka

Ipar Koreak Seul jo du Kaesong industria gunearen itxieraren erantzule

'Liskarrak eta probokazio militarrak' albo batera uzteko eskatu dio Hego Koreari, industrialdea berriz ere irekitzea nahi badu.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak Hego Korea jo du bi herrialdeen arteko mugan dagoen Kaesong industria gunearen itxieraren erantzule. Halaber, "liskarrak eta probokazio militarrak" albo batera uzteko eskatu dio Seulgo gobernuari, harik eta berriz ere industrialdea irekitzea nahi badu.

"Hego Korea Kaesongo industria gunearen itxierarekin arduratu badago, utz ditzala albo batera probokazio militarrak", adierazi du Ipar Koreako Defentsa Batzordeko bozeramaileak.

Duela bi egun alde egin zuten azken enpresari hego-korearrek industria gunetik, eta horren harira egin ditu adierazpenok Ipar Koreako gobernuak.

Kaesongo industriagunea zen bi Koreen arteko lankidetza proiektu bakarra. Apirilaren 9an Ipar Koreak bertan zituen 54.000 langileak kanporatu zituen, eta Hego Koreak ere atera berri ditu bere langileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea