Mundua -

Gatazka Asian

Alerta maila igo dute Hego Koreak eta AEBek, Ipar Koreari begira

Satelitez jasotako irudietan oinarrituta, Piongiangek iristeko ahalmen ertaineko misilak ekialdeko kostara eraman dituela eta jaurtitzeko plataformetan jarri dituela pentsatzen dute.

Hego Koreako soldaduak, gerraontzira itzultzen. Argazkia: Efe
Hego Koreako soldaduak, gerraontzira itzultzen.
Hego Koreak eta Estatu Batuek alerta maila igo dute

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koreako penintsulan dauden Hego Koreako eta AEBetako armadek alerta maila igo dute Ipar Koreako erregimenak egunotan misilen frogak egingo dituela ondorioztatzeko zantzuak antzeman ostean.

"Watchcon 3"tik "Watchcon 2"ra igo dute alerta maila, eta mehatxua handia denean soilik egiten da hori, armadetako iturriek jakitera eman dutenez.

Azken egunotan satelitez jasotako irudietan oinarrituta, Piongiangek iristeko ahalmen ertaineko Musudan misilak ekialdeko kostara eraman dituela eta jaurtitzeko plataformetan jarri dituela pentsatzen dute.

Misil horiek inoiz ez dituztela frogatu uste da, eta 3.000-4-000 kilometro inguruko iristeko ahalmena dutela. Hori hala balitz, Japoniaraino eta AEBek Ozeano Bareko Guam irlan duten baseraino iris daitezke.

Era berean, misil txikiagoak jaurtitzeko plataformak ere eraman omen ditu Ipar Koreak ekialdeko kostara, eta horrek agerian uzten omen du Piongianek misil desberdinak aldi berean jaurtitzeko asmoa duela.

Egoera horren aurrean, Hego Koreak misilak geldiarazteko sistemak dituzten bi gerraontzi eraman ditu Itsaso Horira eta Ekialdeko Itsasora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea